XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Huri zahar hori baino zaharragoa zen beste bat zegoen, ostera, ibaiaz beste aldean, hain zuzen ere, Bilbao La Vieja deritzana erromantzez.

Bada, behingoan hasi zen ibaia alde bien arteko zauri bilakatzen, esan nahi dudala alde bat gaixorik eta bestea osasuntsu haztekoak ziren haien arteko arraia pozoindua zela Ibaizabal hori.

Beste harira itzuli beharra beharra dut, hala ere, Arestirengana eta esan poeta bera ez dela bisitaria.

Poeta, ezer izatekotan, paseiaria da.

Baliteke poetak huria norbaiti erakutsi beharra izanik, egunero egin izaten dituen osteratxo eta oin-galtze horiekin gogoetan sartu beharrean ikustea bere burua.

Horretara ikusten dugu Aresti Bilbo erakusten.

Bestela poeta modernoa paseiaria da batik bat, eta beste ezer baino lehen.

Walter Benjamin filosofoak huriko pasaiaria fláneur deritza frantsesez berak - aztertu zuen, espainolez Iluminaciones II izenaz argitartu zen liburuan.

Soziolo-giaren aldetik begiraturik figura berria da fluneur de-lakoa.

Alabaina, ez dit soziologia omen den zientzia hotz horretatik begiraturik ardura flneur horrek, poeta modernoa bera huriko paseiaria den aldetik baizik.

Baudelaire ha conformado su imagen del artista - dio Benjaminek - según la imagen del héroe.

Desde el comienzo están uno en favor del otro.

En el Salón de de 1845 se dice: Es preciso que la voluntad sea una hermosa facultad y que sea siempre fértil, ya que basta... para dar a obras... de segunda fila algo inconfundible... El espectador disfruta del esfuerzo y el ojo bebe sudor.

Gurata azpimarratu dudan esaldi horretan laburbildu dukegu flneur dabilen huriko poetaren zeregina.

Begiak izerdia edaten duen era berean, beste fenomeno batzuk ere lehenengoz datozkio giza-begiari, hala nola, zinetismoa edo abiadura itzelaz agertu, lipar batez geratu eta arin alde doazen irudiak.

Huria den laberintuan begia zauritu ere egingo dute bapateko aldeketok, hots, ustebakoaren agerrerek.

Arestiren poeman ere halakoxe zeozer dago, hots, etika eta estetikaren aldetik elkarren ukapena diren irudiak elkarren alboan eta kontinuitate sozu-liozirk gabe agertzea.

Zinetismo edo irudi-hurrunkera hori joskera-legeen haustea nola den arkitekturan, halaxe da olerkigintzan ere.

Huriak sintaxia hausten behartuko du poeta, irudi-hurrenkera kaotikoaren indarrez.

Argazkigintza agertu zenez geroztik huria finkaturik geratu zaigu ninian eta argazkia mutua bada ere sepia kolorean zehar iragazitako irudioi aborrotsa darie, kalea bere borborrik minean antzeman uste dugularik.

Gizabegia aldatu egin du huriak, ordea.

Baudelairek erakusten digun lehen esperientzia, begia zein pundu-taraino aldatu den ikusteko modua ematen diguna, A una passante izeneko olerkian dago.

La rue assourdisante autour de moi, hasiera honetan huri modernoan aborrotsa den mintza edo kapsula gorrerazlea ageri da, hots, argazkietatik jarioan aditu uste dugun aborrotsa, kaleetan era guztiko ibilgailuak eta oinezkoak nahasian doazela ikusteak eragiten diguna, ia ziur.

Olabarri eraikuntza, Volantin pasealekuan, Bilboko Portu Autonomoaren egoitza gaur egun.

Pablo de Alzola, Severino de Achúcarro eta Ernesto Hoffmeyer-ek egindako proiektua.